XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mugimendua inguruko lurralde mugakideakaz egiten da eta ez da aurreko gizaldiaren aldean gorakadarik dagoanik ikusten, ez pertsonen kopuruan, ez lurraldeenean.

1825ean Amorotok biztanlegoaren %14'9a dau kanpokoa, honetatik %9'75a ezkontzetatikoa dala.

Honek esan nahi dau egoereak aurreko gizaldietan legez dirauala, elizateok euren biztanleak kanpokoakaz harremanetan jarten diran neurrian bakarrik hartzen dabez biztanle barriak.

Biztanle hartzaile legez Amoroto egoera honetan badago, Gizaburuaga eta Mendexa antzera dagozala pentsatu daikegu.

Ikusi daigun orain zer jazoten dan GIZABURUAGAn.


AMOROTOtik / 11 pertsona
LEKEITIOtik / 11 pertsona
IZPAZTERtik / 11 pertsona
AULESTIAtik / 6 pertsona
ZENARRUZAtik / 5 (errotari familia)
NABARNIZtik / 4 pertsona
MARKINAtik / 4 pertsona
BERRIATUAtik / 3 pertsona
MOTRIKOtik / 3 pertsona
ONDARROAtik / 3 pertsona
BILBOtik / pertsona 2
AZPEITIAtik / pertsona 2

Gemika, Natxitu, Abadino, Ea, Aia, Ereño, Elgoibar eta Astarrabiatik pertsona bat.

Danetara kanpoko etorkinak 83 dira, biztanlegoaren %25a osotzen dabe.

Amoroton baino portzentai handiagoa urte berean, ziurrenez Gizaburuagaren kokagunea beste lurralde batzuekaz harremanak eukiteko hobea dalako, ez dago Amoroto legez mendian eta bai, ostera, bidegurutze batean.

Dana dala, kanpotik etorritako biztanlerik gehienek Amoroto, Izpazter eta Lekeition dauke jatorria, lurralde mugakideetan alegia.

Kanpotarrok Amorotora etorri daitezan arrazoiak ezkontzak izaten jarraitzen dabe, eta beraz emigrazinoa gitxi aldatu da, ez da premina ekonomikoek eragindakoa, gizarte preminek baino.

Amorototik beste toki batzutara joandako emigrazinoari jagokonez, ezer gitxi daukagu esateko uste hutsak baino ziurragorrik.

Badirudi XX. gizaldirarte ez dala nekazal lurraldeetatik biztanlegoa urteten hasten.

Nekazaritza eta abeltzantza industriagintzaren aurrean garrantzia galtzen hasten diranean sortu zan elizateen lotaldia, XIX. gizaldiaren azkenengo urteetan, eta indar handiagoz XX.ean: orduantxe bihurtu ziran emigrazinogune, bai Bilborantz zein Amerika eta Australiarantz.

XIX. gizaldiaren azkenetan lurrak ez eban danentzako lain emoten: honexegaitik egiten eben alde.

Honegaitik, eta aurretik ikusitakoa kontutan daukagula, emigrazino mugimendua elizate honeetan inmigrazinokoa legez egingo zala suposatzen dogu: ezkontzen bitartez; orduan oraindik ez ziran berezko emigrazinoguneak.

Hiru elizateotako artasun tasa handiak eta euron biztanleen bataz besteko gaztetasunak gizon gazteak, emigratzeko joera handiena daukenak, lurra lantzen geratzen zirala adierazoten deuskue; ezer esatekotan, inguruetako emakumeakaz ezkontzeaz inmigrazinoa bultzatzen ebela esan daikegu.